ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA

Nor gara

AURKEZPENA

Aretxabaleta Lanbide Eskola LHII, ALE, Lanbide Heziketako Ikastetxe integratua da. Bertan pertsonak lan mundurako prestatzen ditugu, inguruko enpresei erantzuna emanez eta prestakuntza beraien beharretara egokituz.

ALE, hasierako prestakuntzaren bitartez Goi Mailako eta Erdi Mailako teknikariak prestatzen ditugu. Enplegurako Formazioa ere eskeintzen dugu, enpresa, langile eta langabetuentzat zuzendua, guztien lehiakortasun-maila eta egokitze-gaitasuna hobetzeko prestatutakoa, parte-hartzailearen ezagutzak zabaldu edo eguneratu edota lan-merkatuan sarbidea errazteko.

Gure helburuetako bat Debagoieneko enpresei laguntzea da, beraiek behar dituzten langileak prestatuz. Horretarako prestakuntza diagnostikoak egiten ditugu gero enpresaren neurrira ikastaroak antolatuz.

HISTORIA

1978 LEINTZ LANBIDE IKASTEGIAren jaiotza. Arrasateko Escuela Profesional Politécnica eta bailarako enpresen beharrei erantzuna emateko. Udaletxeak instalazioak utzi zituen , enpresek makinaria eta hezkuntzak irakasleak, Arrasateko politeknikako eranskin bezala eta patronato izaerarekin sortu zen.

1983 LEINTZ LANBIDE IKASTETXEA, gaur egun ezagutzen dugun eraikinera pasa zen, udaletxeak emandako lur sailean eta hezkuntza sailak finatziatutako laguntzarekin.

90eko hamarkadan Eusko jaurlaritzako hezkuntza saileko ikastetxe publikoen sarean sartu ginen Arrasate eta Aretxabaleta institutuek bat egiten dute, eta ondorioz bigarren hezkuntza osoa ematen da, Aretxabaletari Lanbide Hezkiketa atala egokitzen zaio.

2002tik goizeko zikloetaz gain arratsaldez ikastaroak ematen dira langile eta langabetuendako.

2004 urtean IEFPS  ARETXABALETA GLHBI sortzen da,  Arrasateko Institutotik bereizten denean.

2015 urtetik  CIFP ARETXABALETA LANBIDE  ESKOLA LHII ikastetxe integratu gara.

XEDEA, IKUSPEGIA, EGITEKOAK eta BALIOAK

Xedea:
Enpresa, gizarte eragile eta lan sektorearen beharrak, elkarlanean identifikatu eta aurre hartu. Lan munduko erronkeri erantzuteko prest egongo diren pertsona profesionalak hezitzeko.

Ikuspegia:
Erronka nagusia, bailarako partaide aktibo integratua izatea eta ikastetxeak dituen zerbitzuei balio erantsia eta eguneratua eman, gizartean ematen diren bilakaera jarraiari erantzuna emanez.

Egitekoak:
Bizitzako egoera desberdinei aurre egiteko prestatu.
Iritzi eta kontzientzi kritikoa bultzatu.
Ametsak betetzen lagundu, zirikatuz, xahatuz eta kuriositatea piztuz.

Balioak:

GARDENTASUNA
Informazio eta ekintzen kudeaketa argia, zintzoa eta garbia hezkuntza komunitateko kide guztiekin.

ELKARLANA
Partaide guztientzat onuragarria den adostutako hartu emana eta ibilbide bateratua.

GIZATASUNA/GERTUTASUNA
Komunitateko kideekin elkar bizitzeko behar ditugun jarrerak.

EKINTZAILETASUNA
Komunitatearentzat onura dakarren edozein erronka sortu, zein heltzeko jarrera aktiboa. Esfortzua egin arriskuak zureak eginez.

ELEANIZTASUNA
Hizkuntza ezberdinetan komunikatzeko gaitasuna.

JASANGARRITASUNA
Ingurugiroarekiko errespetatua jasangarritasunaren alde lan eginez hainbat esparrutan.

top
ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA  © 2021
X
Skip to toolbar