ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA

TKgune Lanbide Heziketako ikastetxeek osaturiko sarea da.

“LH-ko ikastetxeen eta enpresen arteko aldebiko jakintza transferentzia erraztea” du helburu TKgunek. Horretarako, zerbitzu teknologikoak garatzen ditugu nagusiki, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ETEekin elkarlanean.

ZEIN ZERBITZU MOTA ESKAINTZEN DU TKGUNE SAREAK?

  Berrikuntzarako eta Hobekuntzarako ZERBITZU TEKNOLOGIKOAK.

Enpresekin elkarlanean berrikuntza beharretara egokituriko berrikuntza eta hobekuntza proiektuak garatzen ditu, horretarako ingurune estrategiko bakoitzaren indarguneak baliatuz, eta sarean lan egiteak eskaintzen duen bermearekin.

  Berrikuntzarako AHOLKULARITZA.

Enpresako antolakuntzari buruzko aholkularitza eskaintzen du eta berrikuntza planak ezartzeko edo sormen dinamikak abiarazteko tresna metodologikoak eskaintzen dizkizu.

Berrikuntzarekin loturiko diru laguntza deialdietara aurkezteko laguntza eskaintzen du.

 

Hemen   KATALOGOA

HARREMANETARAKO

Arduraduna: Alex Arando
  E-mail: tkgune@iaretxabaleta.com

top
ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA  © 2021
X
Skip to toolbar