Eraikuntza metalikoak
TITULAZIOA
- Metal eraikuntzako goi teknikaria
SARTZEKO BALDINTZAK
Batxilergo titulua.
IEE 2.zikloa gainditua izatea.
UBI gainditua izatea.
LHII titulua.
Sarrera froga gainditua izatea.
Ikasgaia | Ordu-esleipena | Kurtsoa |
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa | 165 | 1 |
Metal-eraikuntzen prozesuen definizioa | 165 | 1 |
Metal-eraikuntzen mekanizazio-, ebaketa- eta konformazio-prozesuak | 198 | 1 |
Metal-eraikuntzen lotura- eta muntaia-prozesuak | 198 | 1 |
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa | 165 | 1 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 99 | 1 |
Metal-eraikuntzen diseinua | 280 | 2 |
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa | 100 | 2 |
Produkzioaren programazioa | 120 | 2 |
Metal-eraikuntzen proiektua | 50 | 2 |
Ingeles teknikoa | 40 | 2 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 | 2 |
Lantokiko prestakuntza | 360 | 2 |
Galdaragintzako produktuak, metal-egiturak eta industria-tutueriako instalazioak diseinatzea, eta produkzioa planifikatu, programatu eta kontrolatzea.
Profesional hau gai izango da:
-
- Metal-eraikuntzetako produktuak diseinatzeko, eta horien dimentsioak eta proba-planak ezartzean beharrezkoak diren kalkuluak egiteko.
- Diseinatutako produktuak fabrikatu eta mantentzean beharrezkoa den dokumentazio teknikoa prestatzeko, antolatzeko eta egunean edukitzeko.
- Metal-eraikuntzak fabrikatu, muntatu eta mantentzeko eragiketak zehazteko, multzoko eta fabrikazioko planoetan, eta jarraibide orokorretan bildutako informazio teknikotik abiatuta.
- Metal-eraikuntzetan erabiltzen diren zenbakizko kontroleko makinen, roboten eta manipulagailuen programazioa eta doikuntza ezarritako eskakizunetara egokitzen direla gainbegiratzeko.
- Produkzioa programatzeko, kudeaketa informatizatuko teknikak eta tresnak erabilita.
- Beharrezko hornikuntza zehazteko, hornikuntza une egokian gertatzen dela bermatuta.
- Bere arloko baliabideen mantentze-lana kudeatzeko, zeregin hori planifikatuz, programatuz eta betetzen dela egiaztatuz, lan-kargen eta mantentze-beharren arabera.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
- Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu:
- Eraikuntza mekanikoko teknikaria.
- Metal-eraikuntzetako fabrikazioaren arduraduna.
- Metal-eraikuntzetako muntatzaileen arduraduna.
- Galdaragintzako eta metal-egituretako delineatzaile proiektugilea.
- Galdaragintzako eta metal-egituretako ordenagailuz lagundutako diseinuko (CAD) teknikaria.
- Galdaragintzako eta egituretako diseinatzaile teknikoa.
- Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
- Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programatzailea.
- Tutuak garatzeko teknikaria.
- Metal-eraikuntzetako eta muntaiako lantegiburua.
Irailetik ekainera astelehenetik ostiraletra 08:00tik 14:30ra
Irailetik otsailera 08:00-14:30ra eta martxotik aurrera enpresetan praktikak
INFORMAZIOA
Familia: Fabrikazio mekanikoa, Metal eraikuntzak.
Ikasturte kopurua: Ohiko ordutegia goizez, 2 ikasturte.
Metodologia: Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak: 2000 ordu (enpresetan egiten den prestakuntza barne).
Eredua: D