Nor gara
AURKEZPENA
ALE gara, Aretxabaletan (Gipuzkoa) kokatutako Lanbide Eskola. Gure helburua adin guztietako pertsonak lan mundura sartzen laguntzea da: lan bat aurkitzen, zein gaur egungo lanpostua hobetzen laguntzea hain zuzen.
Hau lortzeko, pertsonak hezten ditugu ziklo praktiko eta ikastaro erabilgarrien bitartez. Gure ustez eginez ikasten da hoberen, erronka errealei aurre eginez azaleratzen ditugulako gure gaitasunak eta abilezia. Resolutiboak, kreatiboak eta arduratsuak izaten irakasten dugu.
Debagoieneko enpresa askorekin egiten dugu lan eta ezagun ditugu haien behar eta erronkak. Honegatik, gure formakuntzek irteera profesional azkar eta erreala dute.
DBH amaitu berri duen gaztea bazara; lan bila dabilen langabea; edo zure gaitasunak hobetu eta enpresan gora egin nahi duen profesionala, zure neurrirako prestakuntza dugu. Gaurko ahaleginak bihar fruituak emango dituela sinetsiz, etorkizuna eraikitzen dugulako, alez-ale.
ALE, Erein. Eraiki. Hazi!
XEDEA, IKUSPEGIA, EGITEKOAK eta BALIOAK
Xedea:
Lan munduko eta bizitzako erronkei erantzuteko prest egongo diren pertsona profesionalak heztea. Enpresa, gizarte eragileen eta lan sektoreen beharrak elkarlanean identifikatzea eta aurre hartzea.
Ikuspegia: Bailarako partaide aktibo integratua izatea eta ikastetxeak dituen zerbitzuei balio erantsia eta eguneratua ematea, gizartean emango den bilakaera jarraituari erantzuna emanez pertsonen talentua bultzatuz.
Egitekoak:
Bizitzako egoera desberdinei aurre egiteko prestatu.
Iritzi eta kontzientzi kritikoa bultzatu.
Ametsak betetzen lagundu, zirikatuz, xahatuz eta kuriositatea piztuz.
Balioak:
ENPATIKOAK Gertukoak gara. Naturalak eta enpatikoak. Gure zentrotik pasatzen diren pertsona guztiak errespetuz eta etikaz tratatzen ditugu, irakasle, ikasle, lankide zein enpresak izan. Pertsonenganako ikuspegi sentikorra dugu eta haien beharrak eta kezkak entzun eta arretaz zaintzen ditugu. |
|
DINAMIKOAK ALE-n eginez ikasten da, baina beti helburu batekin. Ez da egiten egiteagatik. Profesionalak prestatzen ditugun heinean, teoria irakasten dugu, baina lanaren bitartez jartzen dira praktikan jakintza hauek. Horrela, kontzeptuak modu errazago eta azkarrago batean barneratzen dira, eta ikasleek lan-munduan aurkituko dituzten egoerei aurre eginez ikasten dute. |
|
KONEKTOREAK Bertako enpresekin egiten dugu lan eta haien behar eta erronkak gertutik ezagutzen ditugu. Honek behar horietara egokitutako prestakuntzak eskaintzea ahalbidetzen digu. Lankidetza estu honi esker, kalitatezko praktika profesionalak eta lan-aukerak bermatzen ditugu, ikasleak lan-merkatura modu eraginkorrean konektatuz. |
|
ERALDATZAILEAK Gure benetako helburua pertsonak eraldatzea da. Ez gara ezagutzak transmititzera mugatzen, lanaren bitartez ikasleen eboluzio eta garapen pertsonala sustatzea bilatzen baitugu. Profesional bihurtzeko bidean zehar, ikasle guztiak orientatzen ditugu, oinarritik hasi eta norbere potentzial maximoa garatu arte. Lan munduan aportazio baliotsuak egin ditzaketen pertsonak prestatzen ditugu, norbere bizitzan zein lanean dauden enpresetan eragin positiboa sortuz. |
|
EUSKALDUNAK |