Menpekotasun egoeran dauden Pertsonen Arreta

TITULAZIOA
- Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretarako teknikaria
SARTZEKO BALDINTZAK
DBH titulua.
2.BBB gainditua izatea.
2.IEE gainditua izatea.
LHI titulua.
Sarrera froga gainditua izatea.
Ikasgaia | Ordu-esleipena | Kurtsoa |
Teleasistentzia | 99 | 1 |
Trebetasun sozialak | 99 | 1 |
Menpekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak | 132 | 1 |
Etxez-etxeko laguntza | 264 | 1 |
Osasun arreta | 198 | 1 |
Komunikatzeko laguntza | 99 | 1 |
Lehen mailako laguntza | 66 | 1 |
Ingelesa | 33 | 1 |
Higiene arreta | 105 | 2 |
Arreta eta laguntza psikosoziala | 252 | 2 |
Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretaren antolaketa | 105 | 2 |
Lanerako prestakuntza eta orientabidea | 105 | 2 |
Enpresa eta ekimena | 63 | 2 |
Lantokiko prestakuntza | 380 | 2 |
Profesional hau gai izango da:
-
-
-
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen higiene pertsonaleko eta arropa-garbitasuneko jarduerak egitea, eta, eginkizun horretan, beharrezko laguntza gaineratzea, eguneko bizitzako jardueretan autonomiari eustea eta haiekiko errespetu- eta profesionaltasun-jarrera mantentzea.
- Elikadurari dagokion jarduna antolatzea, eta, horretarako, menuak gainbegiratzea, elikagaiak prestatzea, eta beharrezkoa denean administratzea.
- Etxea mantentzeko eta garbitzeko jarduerak egitea, eta, hala, bizigarritasun, higiene eta txukuntasun-baldintzak bermatzea -kalitate, segurtasun eta ingurumen-zaintzako irizpideekin- eta, hala badagokio, bidezko dokumentazioa izapidetzea.
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoera fisikoarekin lotzen diren jardunak egitea, eta, eginkizun horretan, ezarritako jarraibideei jarraitzea eta, une oro, haien intimitatearekiko errespetua azaltzea.
- Lan-jardueraren garapenean larrialdietako eta osasunerako arriskuko egoerei erantzutea, lehen laguntzetako teknikak aplikatuta.
- Laguntza psikosozialeko jardunak inplementatzea eta, horretarako, laguntza teknikoak, komunikaziorako laguntzak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonaleko eta sozialeko trebetasunak mantentzeko eta garatzeko teknikak eta estrategiak aplikatzea, laguntza teknikoak eta komunikazio-laguntzak erabilita.
- Pertsonaren ondoan egoteko eta hari laguntzeko zereginak egitea, bizimodu independenteko banako planaren jarraibideak errespetatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
-
-
Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu:
-
-
-
- Menpekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzailea instituzioetan eta etxeetan.
- Laguntza psikiatrikoetako instituzioetan laguntzailea.
- Gerokultorea.
- Nagusien eta desgaituen egoitzetan plantako arduraduna.
- Instituzioetan, menpekotasun egoeran dauden pertsonen gobernanta.
- Etxez-etxeko laguntzaren laguntzailea.
- Etxez-etxeko arretaren laguntzailea.
- Familia langilea.
- Hezkuntza bereziko laguntzailea.
- Laguntzaile pertsonala.
- Teleasistentzia teleoperadorea.
-
-
Irailetik ekainera astelehenetik ostiraletra 08:00tik 14:30ra
Irailetik otsailera 08:00-14:30ra eta martxotik aurrera enpresetan praktikak
INFORMAZIOA
Familia: Komunitateko zerbitzua.
Ikasturte kopurua: Ohiko ordutegia goizez, 2 ikasturte.
Metodologia: Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak: 2000 ordu (enpresetan egiten den prestakuntza barne).
Eredua: Mixtoa