Ibilgailuen elektromekanika

TITULAZIOA
- Ibilgailuen elektromekanikako teknikaria
SARTZEKO BALDINTZAK
DBH titulua.
2.BBB gainditua izatea.
2.IEE gainditua izatea.
LHI titulua.
Sarrera froga gainditua izatea.
Ikasgaia | Ordu-esleipena | Kurtsoa |
Motoreak | 198 | 1 |
Transmisio- eta balazta-sistemak | 198 | 1 |
Karga- eta abio-sistemak | 198 | 1 |
Ibilgailuen zirkuitu elektriko osagarriak | 165 | 1 |
Segurtasun- eta erosotasun-sistemak | 132 | 1 |
Oinarrizko mekanizazioa | 66 | 1 |
Ingeles teknikoa | 33 | 1 |
Motorraren sistema osagarriak | 273 | 2 |
Fluidoen zirkuituak. Esekidura eta direkzioa | 189 | 2 |
Lanerako prestakuntza eta orientabidea | 105 | 2 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 63 | 2 |
Lantokiko prestakuntza | 380 | 2 |
- Automozioaren sektoreko mekanikaren, hidraulikaren, pneumatikaren eta elektrizitatearen arloetan, mantentzeko, osagarriak muntatzeko eta transformazioetako eragiketak egitea, ezarritako prozeduretara eta denboretara egokituta, eta kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak beteta.
Profesional hau gai izango da:
-
-
-
-
-
- Konponketa-prozesuak hautatzea, eskuliburuetan eta katalogoetan jasotako informazio teknikoa interpretatu ondoren.
- Ibilgailuen sistema mekanikoetan, hidraulikoetan, pneumatikoetan eta elektriko-elektronikoetan matxurak aurkitzea, bidezko tresnak eta diagnostiko-tresneria erabilita.
- Motor termikoa eta horren sistema osagarriak konpontzea, fabrikatzaileek ezarritako konponketa-teknikak erabilita.
- Ibilgailuaren sistema elektriko-elektronikoetako multzoak, azpimultzoak eta elementuak konpontzea, fabrikatzaileek ezarritako konponketa-teknikak erabilita.
- Esekidura- eta direkzio-sistemen elementuak ordezkatu eta doitzea.
- Indarra transmititzeko eta balaztatzeko sistemak konpontzea, fabrikatzaileek ezarritako konponketa-teknikak aplikatuta.
-
-
-
- Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
-
Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu:
-
-
- Ibilgailuen mekanikoa.
- Ibilgailuen elektrizista.
- Diesel taldeetako mekanikoa.
- Osagarrien instalatzailea.
- Nekazal makineriaren eta obra publikoetako makineriaren mekanikoa.
- Motozikleten mekanikoa.
- Ibilgailu astunen mekanikoa.
- Ibilgailu astunen elektrizista.
- Biltegi eta ordezko piezen kudeaketa.
- Sistema automotrizetan teknikaria.
-
Irailetik ekainera astelehenetik ostiraletra 08:00tik 14:30ra
Irailetik otsailera 08:00-14:30ra eta martxotik aurrera enpresetan praktikak
INFORMAZIOA
Familia: Garraio eta ibilgailuen mantentze lanak.
Ikasturte kopurua: Ohiko ordutegia goizez, 2 ikasturte.
Metodologia: Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak: 2000 ordu (enpresetan egiten den prestakuntza barne).
Eredua: D