ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA

Kalitatea

ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA LHIIrentzat Kudeaketa Sistema Integratua osatzen duten Kalitate, Ingurumen eta Segurtasun arloak bere politika eta estrategiaren zutabea izanik, Ikastetxeko interes-taldeen beharrak eta nahiak betetzeko egituratzen da. Horretarako, EFQM Europar Kudeaketa eredua, UNE-EN-ISO 9001, UNE-EN-ISO 14001 eta UNE-EN-ISO 45001 arauetan oinarritutako kudeaketa sistema ditu erreferentzia.

2018an, Ekoscan Plus Ziurtagiria lortu dugu, guztion inplikazioari esker. Zorionak eta jarrai dezagun gure ingurumenaren alde egiten!

Ikastetxeak konpromiso hauek hartzen ditu: bere sistemaren eraginkortasuna etengabe hobetzea berrikuspenaren bidez eta indarrean dauden lege-eskakizunak betearaziz.

Ikastetxeak Kudeaketa Sistema Integratuarekin duen konpromisoak bertan lan egiten duten guztiak hartzen ditu barnean, eta ardura hauek onartuko dituzte:

 Kudeaketa Sistemaren eskakizunak betetzea
 Kudeaketa Sistemaren hobekuntzan parte hartzea
 Helburuak lortzen laguntzea

Zuzendaritzak, bere aldetik, jarduera garatzeko ezinbestekoa den interes-taldeen beharrak eta nahiak betetzeko behar diren baliabideak eskainiko ditu.

top
ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA  © 2021
X
Skip to toolbar