Soldadura eta Galdaragintza

TITULAZIOA
- Galdaragintza eta soldadurako teknikaria
SARTZEKO BALDINTZAK
DBH titulua.
2.BBB gainditua izatea.
2.IEE gainditua izatea.
LHI titulua.
Sarrera froga gainditua izatea.
| Ikasgaia | Ordu-esleipena | Kurtsoa |
| Interpretazio grafikoa | 132 | 1 |
| Trazadura, ebaketa eta konformazioa | 264 | 1 |
| Mekanizazioa | 165 | 1 |
| Giro naturaleko soldadura | 264 | 1 |
| Metrologia eta saiakuntzak | 132 | 1 |
| Ingeles profesionala | 60 | 1 |
| Giro babestuko soldadura | 231 | 2 |
| Muntaia | 231 | 2 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 | 2 |
| Enpresa eta ekimena | 63 | 2 |
| Produkzio-sektoreei aplikaturiko digitalizazioa | 63 | 2 |
| Produkzio-sistemari aplikaturkoo jasangarritasuna | 42 | 2 |
| Proiektu intermodularra | 50 | 2 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 | 2 |
Galdaragintzako elementuak, tutuak, metal-egiturak eta metal-arotzeriako elementuak fabrikatu, muntatu eta konpontzeko prozesuak gauzatzea, soldatze, mekanizazio eta konformazioko teknikak aplikatuta.
Profesional hau gai izango da:
- Txapak, profilak eta tutuak ebaki, mekanizatu eta konformatzean erabiliko diren tresna eta makinetako sistema automatikoak prestatzeko.
- Lan-eremua egokitzeko eta muntaia eta babeseko materialak, erremintak, tresnak, tresneria eta elementuak prestatzeko eta hautatzeko.
- Txantiloiak, tresnak, oheak eta euskarriak eraikitzeko.
- Metal-eraikuntzako elementuak lortzeko, eta txapak, profilak eta tutuak trazatu, ebaki, mekanizatu eta konformatzeko.
- Produktu fabrikatuak egiaztatzeko.
- Egiturak eta tutueriak muntatzeko eta kokatzeko.
- Metal-eraikuntzen osagaiak lotzeko, soldadura oxiazetilenikoaren, arku bidezko elektrikoaren eta erresistentziakoaren bitartez.
- Metal-eraikuntzen osagaiak eta elementuak oxigas bidez ebakitzeko.
- Tutuak babesteko, beharrezko babes-tratamendua emanda.
- Soldadura eta galdaragintzako makina eta tresneriaren lehen mailako mantentzea egiteko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
-
-
- Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
-
LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu:
-
-
-
- Soldatzailea eta oxiebakitzailea.
- Proiekzio termikoko eragilea.
- Txapista eta galdaragilea.
- Metal-egituren muntatzailea.
- Metal-arotza
- Industria astuneko industria-tutugilea.
-
-
Irailetik ekainera astelehenetik ostiraletra 08:00tik 14:30ra
Irailetik otsailera 08:00-14:30ra eta martxotik aurrera enpresetan praktikak
INFORMAZIOA
Familia: Metal eraikuntzak, Fabrikazio mekanikoa.
Ikasturte kopurua: Ohiko ordutegia goizez, 2 ikasturte.
Metodologia: Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak: 2000 ordu (enpresetan egiten den prestakuntza barne).
Eredua: B


