Mekanizatua

TITULAZIOA
- Mekanizazioko teknikaria
SARTZEKO BALDINTZAK
DBH titulua.
2.BBB gainditua izatea.
2.IEE gainditua izatea.
LHI titulua.
Sarrera froga gainditua izatea.
| Ikasgaia | Ordu-esleipena | Kurtsoa |
| Mekanizazio-prozesuak | 165 | 1 |
| Txiribil-harroketa bidezko fabrikazioa | 363 | 1 |
| Sistema automatizatuak | 165 | 1 |
| Metrologia eta saiakuntzak | 132 | 1 |
| Interpretazio grafikoa | 132 | 1 |
| Ingeles profesionala | 60 | 1 |
| Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa | 252 | 2 |
| Urraduraren, elektro higiduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa | 210 | 2 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 | 2 |
| Enpresa eta ekimena | 63 | 2 |
| Produkzio-sektoreei aplikaturiko digitalizazioa | 63 | 2 |
| Produkzio-sistemari aplikaturkoo jasangarritasuna | 42 | 2 |
| Proiektu intermodularra | 50 | 2 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 | 2 |
Txirbil-harroketa bidezko, konformazio bidezko eta prozedura berezi bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzea eta, horretarako, makina-erremintak prestatzea, programatzea eta erabiltzea eta lortutako produktua egiaztatzea.
Profesional hau gai izango da:
- Informazio teknikoa abiapuntu izanik, mekanizazio-prozesuak zehazteko.
- Makinak eta sistemak prestatzeko.
- Zenbakizko kontroleko (CNC) makina-erremintak, robotak eta manipulagailuak programatzeko.
- Elementu mekanikoak lortzera zuzentzen diren txirbil-harroketako, konformazioko eta prozedura berezietako makina-erremintak erabiltzeko, fabrikazio-planoetan ezarritako zehaztapenen arabera.
- Produktu mekanizatuak egiaztatzeko.
- Mekanizazioko makina eta tresneriaren lehen mailako mantentzea egiteko.
- Kalitateko prozedurak eta laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioko prozedurak aplikatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu:
-
- Makina-erreminten langile doitzailea.
- Metalak lantzeko makinen eragilea.
- Makina-erreminten eragilea.
- Industria-roboten eragilea.
- Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak.
- Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.
Irailetik ekainera astelehenetik ostiraletra 08:00tik 14:30ra
Irailetik otsailera 08:00-14:30ra eta martxotik aurrera enpresetan praktikak
INFORMAZIOA
Familia: Fabrikazio mekanikoa.
Ikasturte kopurua: Ohiko ordutegia goizez, 2 ikasturte.
Metodologia: Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
Orduak: 2000 ordu (enpresetan egiten den prestakuntza barne).
Eredua: D


