ES | EU | EN
Gobierno Vasco

Erasmus+ programa eta beste programa internazionalak

aretxabaleta lanbide eskola erasmus

 

Erasmus policy statement

Urte guzti hauetan, Aretxabaleta Lanbide Eskolan, makina bat proiektutan sartuta egon da . Horietako asko Hezkuntza Sailetik bultzatuak izan dira, baina beste asko, bailarako hainbat erakunderekin batera burutu dira eta guztiak izan dira onuragarriak. Hauek dira batzuk:

Proiektu internazionalak

"Europa del conocimiento", 1994ean Europako Komunitateak onartu zuen programa bat da eta enpresetan praktikak egiteko garaian lanbide heziketako ikasleen mugikortasuna bultzatzen du Komunitateko partaide diren estatuen artean. ALEko ikasleek programa honetan parte hartu dute, Leonardo da Vinci eta Erasmus eta hau da azken ikasturte hauetan gauzatu den partaidetza:

2001-2002 ikasturtean Gustav von Schörl ikastetxearekin elkar trukea egin zen.

  • Fundizioko 3 ikasle Alemeniara joan ziren
  • 6 ikasle alemaniar guregana etorri ziren

2002-2003 ikasturtean ikastetxe berarekin.

  • Metal Eraikuntzako 4 ikasle joan ziren Alemaniara
  • 5 ikasle alemaniar etorri ziren ikastetxera.

2002-2003 ikasturtean.

  • 4 irakasle joan ziren Italiara
  • 2 irakasle etorri ziren Aretxabaletara.

2003-2004 ikasturtean.

  • irakasle bat Hungariara joan zen.

2004-2005 ikasturtean.

  • ikasle 1 Txekiako Vuste Envis enpresara joan zen.

2005-2006 ikasturtean.

  • Fundizioko 4 ikasle Portugaleko SONAFI (Sociedade Nacional de Fundi) enpresara joan ziren.

2006-2007 ikasturtean.

  • Fundizioko 2 ikasle Suediara , Hoganas enpresara joan ziren
  • Fundizioko 2 ikasle , Eslovakiara, Fagor-Ederlaneko enpresara.

2007-2008 ikasturtean.

  • Fundizioko 2 ikasle Suediara , Hoganas enpresara joan ziren.

2010-2011 ikasturtean.

  • Eraikuntza metalikoetako 2 ikasle Oportora (Portugal) joan ziren.
  • Erizaintzako zaintza osagarriak zikloko 2 ikasle Sofiara (Bulgaria) joan ziren.

2011-2012 ikasturtean.

  • Eraikuntza metalikoetako ikasle 1 San Marinon burutzen ditu bere praktikak
  • Erizaintzako zaintza osagarriak zikloko ikasle bat Sofian (Bulgaria) burutzen ditu bere praktikak.
  • Ibilgailuen elektromekanika zikloko ikasle batek Italian burutu ditu bere praktikak.

2012-2013 ikasturtean.

  • Erizaintzako zaintza osagarriak zikloko ikasle bat Sofian (Bulgaria) burutzen ditu bere praktikak.
  • Karrozeriako ikasle bat Saronnon (Italia) burutuko ditu bere praktikak.

2013-2014 ikasturtean.

  • Menpekotasun egoeran dauden pensonen ¿zaintzako 3 ikasle eta Karrozeriako ikasle bat Italiara joan ziren.

2014-2015 ikasturtean.

  • Erizan laguntzaileko ikasle bat eta Metal eraikuntzetako ikasle bana Berlin¿, Alemanian egin zituzten bere lan praktikak.

2015-2016 ikasturtean.

  • Hiru ikasle Italian egon ziren, Karrozeriako ikasle bat Pistoia herrian, Metal eraikuntzetako ¿ beste bat Bolonian, baita ¿Erizan laguntzaileko ikasle bat ere.

2016-2017 ikasturtean.

  • IKASLAN ek eman zizkigun bekei esker Automoizo familiako ikasle bi¿, bat Pistoia-n (Italia) eta bestea Maltan, Menpekotasun egoeran dauden pensonen ¿zaintzako ikasle bat Folrentziara joan zen, Mekanizatuko beste bat Lituaniara eta azkenik Soldadurako ikasle bat Italian izan zen. Guztiak praktikaldia egiten. ¿
  • Ikastetxeak PROIEKTU PROPIOA DAUKA eta jasotako dirulaguntzarekin ikasle 2 ikasle Frantzian egon dira hilebete baten lan pratikak egiten, bat Erizain Laguntzale moduan eta bestea Menpekotasun egoeran dauden pensonen ¿zaintza zikloko lan praktikak egiten.
  • ¿Proiektuaren barne Ikasltetxeko 4 irakasle Eslobakian ibili gara Trnava eta Michalovce herrietan bertako lanbide Heziketa ezagutzen eta elkartrukerako proiektuaren oinarriak jartzen. Beste 4 irakasle Maiatzan egin den Erasmus Kongresuan parte hartuko dute, proiektu berriak lantzen ikasten

EJE Proiektua

"Empresa Joven Europea", Ikasleengan gaitasun ekintzaileak lantzen dituen proiektua da. EJE-k ,proposatzen die ikasleei beraien mini-enpresa bat sortzea eta kooperatiba baten erara kudeatzea. Ikasgelan sortzen den kooperatiba honek beste lurraldeetako mini-enpresekin harreman komertzialetan jartzen da eta beraien artean produktuen sal-erosketa egiteko.

EJE proiektuaren bultzatzaileak Gipuzkoako Foru Aldundia eta Teknika (Lanbide Heziketarko Berrikuntza zentrua) dira eta Valnalon ( Ciudad tecnológica del valle del Nalon) proiektua sortu zuen erakundearen laguntzarekin.

Proiektu honen helburuak

  • Ikasleengan gaitasun ekintzaileak bultzatzea.
  • Enpresa bat sortzeko eta kudeatzeko ezaguerak ikasleei trasmititu esperientzia erreal batean oinarrituz.
  • Lurralde desberdinetako ikasleen artean loturak sortu
  • Ikasle eta irakasleen arteko harremana bultzatu
  • Ikasle eta ikastetxea inguruko enpresekin loturak sortzea..

KORTA proiektua

Proiektu hau Joxemari Korta Fundazioaren diru laguntzarekin eraman zen aurrera eta irakasle talde batek Stuttgarten lau eguneko egonaldi bat burutu zuen. Proiektuaren helburua zen, fundizio arloan puntako teknologien berri jasotzea zuzenean lan horietan diharduten hainbat enpresa bisitatuz, Wollin, Moneva Frech, Daimler, guztia bertako unibersitate irakasle batek lagunduz.

CIPA proiektua

CIPA

"Mundukide" elkartearekin batera Soldadura eta galdaragintzako irakasleek eta ikasleek 2006. Urtean "pentsuak nahasteko" makina egin zuten ikastetxeko tailerrean. Pentsuak nahasteko makinak, lana emango die alde horretan bizi diren 200 nekazal familiei. Herri hori Guinea Ecuatorialean dagoen Metemeleté da.

© ALE Lanbide Heziketa - Formación Profesional - Debagoiena - Gipuzkoa
Telefonoa: 943797900 | Fax: 943770955 | ia@iaretxabaleta.com