
TITULAZIOA
Ibilgailuen mantentze lanak
SARTZEKO BALDINTZAK
Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
Ikasketaren iraupena: 2.000 ordu
Ikasgaia | Ordu-esleipena | Kurtsoa |
Mekanizazioa eta soldadura. | 132 | |
Mugigarriak. | 165 | |
Ibilgailuaren elektrizitatea. | 132 | |
Ibilgailuaren mekanika | 198 | |
Zientzia aplikatuak I | 165 | |
Zientzia aplikatuak II. | 144 | |
Komunikazioa eta gizartea I | 165 | |
Komunikazioa eta gizartea II. | 168 | |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 53 | |
Lantokiko prestakuntza. | 260 | |
Tutoretza eta orientabidea I. | 33 | |
Tutoretza eta orientabidea II. | 25 | |
Elementu metaliko eta sintetikoak konpontzea | 120 |
- Profesional hau gai izango da:
Oinarrizko mekanizazioko eragiketak egiteko, eta, horretarako, prozesurako egokiak diren tresnak, lanabesak eta erremintak hautatu eta zehaztapen teknikoak jarraitzeko, kalitate- eta segurtasun-baldintza egokietan. Oinarrizko soldadurako eragiketak egiteko, eta, horretarako, prozesurako egokiak diren tresnak, lanabesak eta erremintak hautatu eta zehaztapen teknikoak jarraitzeko, kalitate- eta segurtasun-baldintza egokietan. Karga- eta abio-sistema elektrikoen oinarrizko mantentze-lanak egiteko, fabrikatzaileak zehaztutako prozeduren arabera.
Esekidura-sistemaren eta gurpilen oinarrizko elementuak mantentzeko, beharrezko eragiketak zehaztapen teknikoen arabera eginda.
Transmisio- eta balazta-sistemaren oinarrizko elementuak mantentzeko eta, horretarako, fluidoak ordezkatu eta ihesik ez dagoela egiaztatzeko, fabrikatzailearen zehaztapenen arabera.
Argiteriako sistema elektrikoaren eta sistema osagarrien oinarrizko elementuak ordezkatzeko, fabrikatzaileak zehaztutako prozedurak aplikatuta, betiere finkatutako segurtasun-baldintzetan.
Ibilgailuaren elementu mugigai sinpleak desmuntatzeko, muntatzeko eta ordezteko, fabrikatzaileak ezarritako prozedurak aplikatuta eta ezarritako kalitate- eta segurtasun-baldintzetan.
Ibilgailuaren beirak konpondu eta ordeztea, fabrikatzaileak ezarritako prozedurak aplikatuta eta ezarritako kalitate- eta segurtasun-baldintzetan.
Ibilgailuaren gainazalak prestatzeko eragiketa sinpleak egiteko, beharrezko kalitatea ziurtatuta, ezarritako denboretan eta formetan.
Ibilgailua estaltzeko eta desestaltzeko, zehaztutako prozedurak aplikatuta, material eta baliabide egokiak erabilita eta produktua hurrengo urratsetarako egokituta.
Lanpostua operatibo mantentzeko eta ibilgailuak mantentzeko eragiketetarako beharrezko tresnak, lanabesak eta erremintak prestatzeko.
Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egiteko, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzeko eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztu, taldean lan egin eta bizikidetasun-giro atsegina sortzeko, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzeko, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertu eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzeko.
Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta baloratzeko, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan komunikatzeko eta, horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi erabiliz, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko hizkuntzan.
Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebazteko, eta, horretarako, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzeko eta iritzi-aniztasuna errespetatuz, erabakiak hartzeko garaian aberastasun-iturri gisa.
Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta erantzukizunez erabiltzeko.
Irakaskuntza horiek, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
Erdi-mailako heziketa-ziklo bat. Titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zura, altzariak eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.
LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu
• Karrozeriaren saileko laguntzailea.
• Ordezko piezen biltegiko laguntzailea.
• Beirak ordezteko enpresetako langilea.
• Elektromekanikaren saileko laguntzailea.
• Mekanika azkarreko lantegiko langilea.
Irailetik ekainera astelehenetik ostiraletra 08:00tik 14:30ra
INFORMAZIOA
Familia: –
Ikasturte kopurua: Ohiko ordutegia goizez, 2 ikasturte.
Metodologia: -.
Orduak: 2000 ordu .
Eredua: –