
TITULAZIOA
Etxeko jarduerak eta eraikin garbiketa
SARTZEKO BALDINTZAK
Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
Ikasketaren iraupena: 2.000 ordu
Ikasgaia | Ordu-esleipena | Kurtsoa |
Jantziak eta etxeko arropa mantentzeko lanak | 132 | |
Etxeko sukaldaritza | 198 | |
Etxe partikularrak, eraikinak, bulegoak eta lokalak garbitzea | 132 | |
Makinekin garbitzea | 72 | |
Bizikidetza-unitatean mendekoak ez diren pertsonei laguntzeko jarduerak | 120 | |
Etxeko segurtasuna | 66 | |
Etxeko eguneroko kudeaketarako laguntza | 99 | |
Egoera berezi iragankorretan dauden pertsonei arreta ematea | 168 | |
Zientzia aplikatuak I | 165 | |
Zientzia aplikatuak II. | 144 | |
Komunikazioa eta gizartea I | 165 | |
Komunikazioa eta gizartea II. | 168 | |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 53 | |
Lantokiko prestakuntza. | 260 | |
Tutoretza eta orientabidea I. | 33 | |
Tutoretza eta orientabidea II. | 25 |
- Profesional hau gai izango da:Etxe partikularretan eta eraikinetan komunak, sukaldeak eta gelak garbitzeko, higienizatzeko eta desinfektatzeko, teknika eta produktu egokiak aplikatuta, ezarritako erabilera-aginduen arabera.
Etxe partikularretan elikagaiak elaboratzearekin erlazionatutako etxeko jarduerak antolatzeko eta, hala badagokio, egiteko, eta, horretarako, erositako produktuak higiene-baldintza osasungarrietan eta eman dizkioten argibideen arabera kontserbatzeko, manipulatzeko, biltegiratzeko eta kozinatzeko.
Etxeko arropa eta jantziak garbitzeko, lisatzeko, ordenatzeko eta josteko, eta, horretarako, beharrezko baldintzetan mantentzea bermatzeko eta produktu eta tresneria espezifikoak erabiltzeko.Etxe, eraikin, bulego eta lokaletan zoruak, beirak, hormak eta sabaiak garbitzeko, eta, horretarako, beharrezko teknikak eta lotutako produktuak aplikatzeko.
Etxe, eraikin, bulego eta lokaletan gainazalak garbitzeko, argizaria emateko eta distirarazteko, makineria espezifikoa erabilita, goragoko arduradunaren gainbegiratupean.
Bizikidetza-unitate batean dauden haurrei eta mendekotasunik gabeko pertsona helduei laguntzeko jarduerak (gorputza garbitzea, janztea eta lekualdatzea, besteak beste) egiteko, behar espezifikoen eta emandako argibideen arabera, betiere errespetuzko eta profesionaltasunezko jarrera izanda.
Bere lanbide-jarduera garatzen ari den bitartean, larrialdiko egoerei eta osasunerako arriskutsuak izan daitezkeenei etxeko esparruan erantzuteko.
Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako elementuak erabiltzeko.
Garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko duten eguneroko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jokatzeko, eta, horretarako, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak analizatzeko.
Ingurumena kontserbatzera bideratutako jarduketak baloratzeko, eta, horretarako, haren orekan eragina izan dezaketen eguneroko jardueren ondorioak bereizteko.
Autoikaskuntzara eta bere ingurune pertsonal, sozial edo profesionalaren hainbat testuingurutan erabiltzera bideratutako informazioa lortzeko eta komunikatzeko, bere eskueran dituen baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien berezkoak erabilita.
Kultura-aniztasunarekiko, ondare historiko eta artistikoarekiko eta adierazpen kultural eta artistikoekiko errespetuz eta sentikortasunez jarduteko, eta, horretarako, aberaste pertsonal eta sozialaren iturri gisa erabiltzea eta gozatzea baloratzeko.
Hainbat testuinguru sozial edo profesionaletan eta eskueran dituen bitarteko, bide eta euskarrien bitartez argi, zehatz eta hitz-jarioarekin komunikatzeko, eta, horretarako, gaztelaniaren eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko baliabide linguistikoak erabiltzeko eta egokitzeko.
Laneko ohiko egoeretan zein egoera pertsonal eta sozialetan komunikatzeko, eta, horretarako, atzerriko hizkuntzan oinarrizko baliabide linguistikoak erabiltzeko.
Eskueran duen informazio historikoa eta geografikoa abiapuntu hartuta, gizarte garaikideetako gertakari eta fenomeno bereizgarriei buruzko azalpen xumeak egiteko.
Bere lan-jardueran izandako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzeko, eta, horretarako, eskueran dituen prestakuntza-eskaintzak erabiltzeko eta baliabideak informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez aurkitzeko.
Bere mailari dagozkion zereginak autonomiaz eta erantzukizunez betetzeko, eta, horretarako, esleitutako lanean kalitate- eta eraginkortasun-irizpideak erabiltzeko eta lan hori bakarka zein talde bateko kide gisa egiteko.
Eraginkortasunez komunikatzeko, eta, horretarako, bere lan-esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatzeko eta egindako lanaren kalitatea erdiesten laguntzeko.
Lan-jarduerak egitean arriskuen prebentzioko eta laneko segurtasuneko neurriak bere gain hartzeko eta betetzeko, kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenaren gainekoak saihestearren.
Bere lanbide-jarduerari dagozkion kalitate-arauak, irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari buruzkoak betetzeko.
Bere lanbide-jardueraren prozedurak hautatzean espiritu ekintzailea, ekimen pertsonala era erantzukizuna izateko.
Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzeko eta betebeharrak betetzeko, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak egiteko beharrezko ezaupideak hartzen dituzte barnean.
Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu
• Etxeko garbitzailea.
• Etxeko sukaldaria.
• Etxeko lisatzailea.
• Etxeko langilea.
• Garbitzailea.
• Garbiketako peoi espezialista.
• Garbiketako espezialista.
• Beira-garbitzailea.
Irailetik ekainera astelehenetik ostiraletra 08:00tik 14:30ra
INFORMAZIOA
Familia: –
Ikasturte kopurua: Ohiko ordutegia goizez, 2 ikasturte.
Metodologia: -.
Orduak: 2000 ordu .
Eredua: –