ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA

Urratsbat – Enpresen haztegia

URRATSBAT Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da.

ZER DA URRATSBAT?

Enpresa bat sortzea ez da bat ere lan erraza; horren jakitun,  Urratsbatek zentroak enpresa-haztegi bihurtu nahi ditu. Programan parte hartzen duten proiektuek horrela eskatzen dutenean,  programako partaideek  beste instalazio batzuk ere erabil ditzazkete, hala nola, azterketa fasean dauden prototipoak egiteko tailerrak,…

Honez gain, ikastetxe bakoitzak du enpresa proiektuen garrantzia zabaltzeaz (auto-enplegua lan merkatuari irteera emateko bide erreal bezala aurkezteko hitzaldiak…)   enpresa proiektuen dinamizazioaz (tutorizazioaz)  arduratzen den pertsona bat, promotoreari, bere enpresaren sorrera prozesu guztian zehar aholkularitza  eskainiko diola eta bere ondoan  laguntzaile moduan arituko dela.

 

NORI ZUZENDUA DAGO?

  • Urratsbat honako hauei zuzentzen zaie:Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei.
  • Ikastetxeko ikasle ohiei.
  • Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein Prestakuntza ofizialaz kanpokoak Ikastetxe horren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edozeini.

ZEIN ZERBITZU ESKAINTZEN DA?

Urratsbat programak honako hauek eskaintzen ditu:

  • Ikastetxe bakoitzean, prozesua abian den artean, une oro sustatzaileari laguntzeko prest egongo den programaren arduradun bana.
  • Ikastetxe bakoitzeko Ekintzailearen Bulego bana. Behar bezala hornituta egongo dira bulegook, enpresak sortzeko prozesuetan egin beharrekoak garatua ahal izateko.
  • Enpresa martxan jartzeko unean Ikastetxeko ekipamendua erabiltzeko aukera (baldin eta ikastetxean horretarako aukera badago, eta hala egiteak klaseak ohiko eran ematea eragozten ez badu).
  • Ekintzaileari, bere negozio ideia, enpresa bihurtzea errazten dion aholkularitza zerbitzu integrala.

Ba al duzue negozio ideiarik? Martxan jartzen lagunduko zaituztegu

 

HARREMANETARAKO

Arduraduna: Bego Otal

  Email : urratsbat@iaretxabaleta.com

   Tel.: 943 79 79 00 – luzapena 21

  Helbidea: Etxebarri auzoa  – 20550 ARETXABALETA (Gipuzkoa)

top
ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA  © 2021
X
Skip to toolbar