ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA

Orientazio bitartekaritza

BITARTEKARITZA

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Lanbide Heziketarako Sailburuordetzak Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatzeko eta bultzatzeko helburuarekin sortutako zerbitzua da.

Aretxabaleta Lanbide Eskolak eskaintzen dituen bitartekaritza-zerbitzuak:

1.- Pertsonei informazioa eta aholkularitza eskaintzea, on-line, telefonoz edo aurrez aurre.

2.- Titulu akademikoei, profesionaltasun-ziurtagiriei eta lan-esperientziaren bidez gaitasuna egiaztatzeko egiturari buruzko informazioa ematea.

3.- Ikaskuntza formalari eta ez-formalari buruzko zalantzak argitzea.

4.- Gaurko eta geroko prestakuntza-interesak aztertzea, adieraztea eta zehaztea.

5.- Prestakuntza-nahiei eta -beharrei erantzungo dien informazioa bilatzea.

6.- Etengabeko ikaskuntzako jarduera zehatzak sustatzea, diseinatzea eta garatzea, tokian edo eskualdean hautemandako beharrizanen arabera eta Debagoieneko eragileekin lankidetzan.

Debagoieneko prestakuntza-eskaintza guztia zure esku jartzen dizugu www.bizikasi.com orriaren bidez. Horretaz gainera, EAEko prestakuntza eskura izango duzu www.hiru.com/hirubilaorrialdean.

 

ORIENTAZIOA

Lanbidek enplegu-eskatzaileei ematen dien zerbitzua da. Helburua, lan-munduan sartzen hasteko, lan bila dabiltzan pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da, modu pertsonalizatuan zenbait tresna eskaini eta ekintzak diseinatuz.

Aretxabaleta Lanbide Eskolak eskaintzen dituen orientazio-zerbitzuak:

1.- Zure helburu profesionala definituko dugu.

2.- Zure CV eta aurkezpen-gutuna modurik onenean idazten lagunduko zaitugu.

3.- Enplegua bilatzeko eta zure hautagaitza aurkezteko bide interesgarriak erakutsiko dizkizugu.

4.- Hautaketarako elkarrizketak prestatzeko beharrezko tresnak erakutsiko dizkizugu etab.

HARREMANETARAKO

Arduraduna: Urko Pérez

   Email : enpleguzentrua@iaretxabaleta.com

   Tel.: 943 79 79 00 – luzapena 2

   Helbidea: Etxebarri auzoa  – 20550 ARETXABALETA (Gipuzkoa)

  688 811 489 Whatsapp

  Arreta ordutegia: Eskatu hitzordua telefonoz edo whatsapp-ez

top
ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA  © 2021
X
Skip to toolbar