ETXEBARRI AUZOA, Z/G/22Pk. 20550 ARETXABALETA (GIPUZKOA). TEL.: 943797900

Menpekotasun egoeran dauden Pertsonen Arreta

TITULAZIOA

  • Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretarako teknikaria

 

SARTZEKO BALDINTZAK

  DBH titulua.

  2.BBB gainditua izatea.

  2.IEE gainditua izatea.

  LHI titulua.

  Sarrera froga gainditua izatea.

Ikasgaia Ordu-esleipena Kurtsoa
Teleasistentzia 99 1
Trebetasun sozialak 99 1
Menpekotasun egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak 132 1
Etxez-etxeko laguntza 264 1
Osasun arreta 198 1
Komunikatzeko laguntza 99 1
Lehen mailako laguntza 66 1
Ingelesa 33 1
Higiene arreta 105 2
Arreta eta laguntza psikosoziala 252 2
Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretaren antolaketa 105 2
Lanerako prestakuntza eta orientabidea 105 2
Enpresa eta ekimena 63 2
Lantokiko prestakuntza 380 2

Profesional hau gai izango da:

        • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen higiene pertsonaleko eta arropa-garbitasuneko jarduerak egitea, eta, eginkizun horretan, beharrezko laguntza gaineratzea, eguneko bizitzako jardueretan autonomiari eustea eta haiekiko errespetu- eta profesionaltasun-jarrera mantentzea.
        • Elikadurari dagokion jarduna antolatzea, eta, horretarako, menuak gainbegiratzea, elikagaiak prestatzea, eta beharrezkoa denean administratzea.
        • Etxea mantentzeko eta garbitzeko jarduerak egitea, eta, hala, bizigarritasun, higiene eta txukuntasun-baldintzak bermatzea -kalitate, segurtasun eta ingurumen-zaintzako irizpideekin- eta, hala badagokio, bidezko dokumentazioa izapidetzea.
        • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoera fisikoarekin lotzen diren jardunak egitea, eta, eginkizun horretan, ezarritako jarraibideei jarraitzea eta, une oro, haien intimitatearekiko errespetua azaltzea.
        • Lan-jardueraren garapenean larrialdietako eta osasunerako arriskuko egoerei erantzutea, lehen laguntzetako teknikak aplikatuta.
        • Laguntza psikosozialeko jardunak inplementatzea eta, horretarako, laguntza teknikoak, komunikaziorako laguntzak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.
        • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonaleko eta sozialeko trebetasunak mantentzeko eta garatzeko teknikak eta estrategiak aplikatzea, laguntza teknikoak eta komunikazio-laguntzak erabilita.
        • Pertsonaren ondoan egoteko eta hari laguntzeko zereginak egitea, bizimodu independenteko banako planaren jarraibideak errespetatuta.

      Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.

 

LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu:

        • Menpekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzailea instituzioetan eta etxeetan.
        • Laguntza psikiatrikoetako instituzioetan laguntzailea.
        • Gerokultorea.
        • Nagusien eta desgaituen egoitzetan plantako arduraduna.
        • Instituzioetan, menpekotasun egoeran dauden pertsonen gobernanta.
        • Etxez-etxeko laguntzaren laguntzailea.
        • Etxez-etxeko arretaren laguntzailea.
        • Familia langilea.
        • Hezkuntza bereziko laguntzailea.
        • Laguntzaile pertsonala.
        • Teleasistentzia teleoperadorea.

I am text block. Click edit button to change this text. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

I am text block. Click edit button to change this text. Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar dapibus leo.

INFORMAZIOA

Familia: Komunitateko zerbitzua.

Ikasturte kopurua: Ohiko ordutegia goizez, 2 ikasturte.

Metodologia: Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.

Orduak: 2000 ordu (enpresetan egiten den prestakuntza barne).

Eredua: A

Hezkuntza DUALA

Erasmus +

Informazioa eskatu

top
ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA  © 2019
1
×
Kaixo,
Nahi al duzu informazio gehiago?
Jar zaitez gurekin harremanetan.
X
Skip to toolbar