ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA

Erasmus +

Erasmus+ Europar programa barruan eta lanbide heziketari dagokionez, lan praktikak kudeatzeko erabiltzen da lan-tresna da, Europatik zuzenean diru laguntzak eskaintzen direlarik ikasleek beken bidez Europako lurraldeetan egonaldiak egiteko. Aretxabaleta Lanbide Eskola, dagoeneko urte batzuk badaramazkigu Erasmus+aren kudeaketa propioarekin.

Informazio gehiago:

http://www.erasmusplus.gob.es/
http://ec.europa.eu/programmes/erasmus-plus/

Erasmus gutuna ikusteko klikatu honako irudi honetan:

Urtero, Aretxabaleta Lanbide Eskolak, bere proiektu propioa aurkezten du eta honen bitartez ahalbideratzen da hainbat ikasleek beraien lan-praktikak Europako herrialde ezberdinetan egitea. Hiru hilabeteko praktikaldiak burutzen dituzte ikasleek beraien formakuntzari lotutako enpresetan. Lan praktikak egiteaz gain, beste herrialdeetako ikasleekin ere harreman estua izan eta orokorrean, esperientzia ahaztezina izaten dute.
Ez da ahaztu behar alderdi ludikoa ere, oso garrantzitsua da kanpora joaten den ikaslearen pertsonalitatea aberasteko eta beste kultura batzuk ezagutzeko.

top
ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA  © 2021
X
Skip to toolbar