ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA

Eraikuntza metalikoak

TITULAZIOA

  • Metal eraikuntzako goi teknikaria

 

SARTZEKO BALDINTZAK

  Batxilergo titulua.

  IEE 2.zikloa gainditua izatea.

  UBI gainditua izatea.

  LHII titulua.

  Sarrera froga gainditua izatea.

Ikasgaia Ordu-esleipena Kurtsoa
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa 165 1
Metal-eraikuntzen prozesuen definizioa 165 1
Metal-eraikuntzen mekanizazio-, ebaketa- eta konformazio-prozesuak 198 1
Metal-eraikuntzen lotura- eta muntaia-prozesuak 198 1
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa 165 1
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1
Metal-eraikuntzen diseinua 280 2
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa 100 2
Produkzioaren programazioa 120 2
Metal-eraikuntzen proiektua 50 2
Ingeles teknikoa 40 2
Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2
Lantokiko prestakuntza 360 2

Galdaragintzako produktuak, metal-egiturak eta industria-tutueriako instalazioak diseinatzea, eta produkzioa planifikatu, programatu eta kontrolatzea.

 

Profesional hau gai izango da:

    • Metal-eraikuntzetako produktuak diseinatzeko, eta horien dimentsioak eta proba-planak ezartzean beharrezkoak diren kalkuluak egiteko.
    • Diseinatutako produktuak fabrikatu eta mantentzean beharrezkoa den dokumentazio teknikoa prestatzeko, antolatzeko eta egunean edukitzeko.
    • Metal-eraikuntzak fabrikatu, muntatu eta mantentzeko eragiketak zehazteko, multzoko eta fabrikazioko planoetan, eta jarraibide orokorretan bildutako informazio teknikotik abiatuta.
    • Metal-eraikuntzetan erabiltzen diren zenbakizko kontroleko makinen, roboten eta manipulagailuen programazioa eta doikuntza ezarritako eskakizunetara egokitzen direla gainbegiratzeko.
    • Produkzioa programatzeko, kudeaketa informatizatuko teknikak eta tresnak erabilita.
    • Beharrezko hornikuntza zehazteko, hornikuntza une egokian gertatzen dela bermatuta.
    • Bere arloko baliabideen mantentze-lana kudeatzeko, zeregin hori planifikatuz, programatuz eta betetzen dela egiaztatuz, lan-kargen eta mantentze-beharren arabera.

 

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

 

LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu:

  • Eraikuntza mekanikoko teknikaria.
  • Metal-eraikuntzetako fabrikazioaren arduraduna.
  • Metal-eraikuntzetako muntatzaileen arduraduna.
  • Galdaragintzako eta metal-egituretako delineatzaile proiektugilea.
  • Galdaragintzako eta metal-egituretako ordenagailuz lagundutako diseinuko (CAD) teknikaria.
  • Galdaragintzako eta egituretako diseinatzaile teknikoa.
  • Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
  • Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programatzailea.
  • Tutuak garatzeko teknikaria.
  • Metal-eraikuntzetako eta muntaiako lantegiburua.

Irailetik ekainera astelehenetik ostiraletra 08:00tik 14:30ra

Irailetik otsailera 08:00-14:30ra eta martxotik aurrera enpresetan praktikak

INFORMAZIOA

Familia: Fabrikazio mekanikoa, Metal eraikuntzak.

Ikasturte kopurua: Ohiko ordutegia goizez, 2 ikasturte.

Metodologia: Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.

Orduak: 2000 ordu (enpresetan egiten den prestakuntza barne).

Eredua: D

Heziketa DUALA

Erasmus +

Informazioa eskatu

top
ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA  © 2021
X
Skip to toolbar