ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA

Elementu metalikoen fabrikazioa

TITULAZIOA

Elementuen fabrikazio mekanikoa

SARTZEKO BALDINTZAK

  Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.

  Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.

Ikasketaren iraupena: 2.000 ordu

Ikasgaia Ordu-esleipena Kurtsoa
Ekipo elektriko eta elektronikoak. 192
Fabrikazioko oinarrizko eragiketak. 165
Soldadura eta metal-arotzeria 132
Aluminio eta PVCko arotzeria. 132
Galdaragintza arineko oinarrizko eragiketak. 198
Zientzia aplikatuak I 165
Zientzia aplikatuak II. 144
Komunikazioa eta gizartea I 165
Komunikazioa eta gizartea II. 168
Laneko prestakuntza eta orientabidea 53
Lantokiko prestakuntza. 260
Tutoretza eta orientabidea I. 33
Tutoretza eta orientabidea II. 25
Soldadura – Galdaragintza aukera:
• Karbono-altzairuzko materialen soldadura.
168
Mekanizazioa aukera:
• Oinarrizko eragiketak makina-erremintarekin.
168
  1. Profesional hau gai izango da:

Lanpostua, erremintak, makineria osagarria eta lantegian mekanizatzeko eta muntatzeko tresneria eta/edo obran
instalatzeko eta mantentzeko tresneria prestatzeko.

Material metalikoetan eta ez-metalikoetan lotura finkoak eta desmuntagarriak egiteko, segurtasun-,
funtzionaltasun- eta ekonomia-irizpideei jarraiki.

Elementu metalikoak eta ez-metalikoak erreminta eramangarrien bidez muntatzeko eta doitzeko, zati mugikorren
doikuntzak, galgaketa edo lerradura lortuta.

Mekanizazio- eta tratamendu-eragiketak egiteko makina edo sistema automatikoak elikatzeko eta deskargatzeko.
Soldatzeko eragiketak zehaztapenen arabera egiteko, material metalikoen tresneria eta elementuak prestatuta,
errutilozko elektrodo estaliaren bidezko prozedurak erabilita.

Egindako loturak egiaztatzeko, horretarako neurtzeko eta kontrolatzeko oinarrizko tresnak erabilita.Egin behar diren eragiketak identifikatzeko, horretarako galdaragintza arineko produktuen dokumentazio teknikoa interpretatuta (planoak eta fabrikazio-prozesuak, lan-aginduak, besteak beste).

Txapak eta profilak prozedura mekaniko, automatiko eta erdiautomatikoen bidez ebakitzeko, galdaragintza arineko
produktuak lortzeko.

Txapak eta profilak prozedura konbentzionalen bidez konformatzeko, galdaragintza arineko produktuak lortzeko.
Elementu akastunak ordezteko, tresneria desmuntatu eta muntatuta eta beharrezko doikuntzak eginda,
instalazioak eta tresneria mantentzeko eta konpontzeko.

Makinak, tresneria, lanabesak eta instalazioak mantentzeko lanak egiteko, eta, horretarako, haiek erabiltzeko eta
kontserbatzeko eskuliburuetan ezarritako prozedurak betetzeko.

Instalazioaren konexioak eta parametro bereizgarriak egiaztatzeko, eta, horretarako, neurtzeko tresneria kalitate-
eta segurtasun-baldintzetan erabiltzeko, mantentze-lanak egiteko.

Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak
konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako
elementuak erabiltzeko.

Garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko duten eguneroko hainbat testuingurutan modu osasungarrian
jokatzeko, eta, horretarako, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak analizatzeko.

Ingurumena kontserbatzera bideratutako jarduketak baloratzeko, eta, horretarako, haren orekan eragina izan
dezaketen eguneroko jardueren ondorioak bereizteko.

Autoikaskuntzara eta bere ingurune pertsonal, sozial edo profesionalaren hainbat testuingurutan erabiltzera
bideratutako informazioa lortzeko eta komunikatzeko, bere eskueran dituen baliabideak eta informazioaren eta
komunikazioaren teknologien berezkoak erabilita.

Kultura-aniztasunarekiko, ondare historiko eta artistikoarekiko eta adierazpen kultural eta artistikoekiko errespetuz eta sentikortasunez jarduteko, eta, horretarako, aberaste pertsonal eta sozialaren iturri gisa erabiltzea eta gozatzea baloratzeko.

Hainbat testuinguru sozial edo profesionaletan eta eskueran dituen bitarteko, bide eta euskarrien bitartez argi, zehatz eta hitz-jarioarekin komunikatzeko, eta, horretarako, gaztelaniaren eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialaren ahozko eta idatzizko baliabide linguistikoak erabiltzeko eta egokitzeko.

Laneko ohiko egoeretan zein egoera pertsonal eta sozialetan komunikatzeko, eta, horretarako, atzerriko hizkuntzan oinarrizko baliabide linguistikoak erabiltzeko.

Eskueran duen informazio historikoa eta geografikoa abiapuntu hartuta, gizarte garaikideetako gertakari eta fenomeno bereizgarriei buruzko azalpen xumeak egiteko.

Bere lan-jardueran izandako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzeko, eta, horretarako, eskueran dituen prestakuntza-eskaintzak erabiltzeko eta baliabideak informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez aurkitzeko.

Bere mailari dagozkion zereginak autonomiaz eta erantzukizunez betetzeko, eta, horretarako, esleitutako lanean kalitate- eta eraginkortasun-irizpideak erabiltzeko eta lan hori bakarka zein talde bateko kide gisa egiteko.

Eraginkortasunez komunikatzeko, eta, horretarako, bere lan-esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatzeko eta egindako lanaren kalitatea erdiesten laguntzeko.

Lan-jarduerak egitean arriskuen prebentzioko eta laneko segurtasuneko neurriak bere gain hartzeko eta betetzeko, kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenaren gainekoak saihestearren.

Bere lanbide-jarduerari dagozkion kalitate-arauak, irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari buruzkoak betetzeko.

Bere lanbide-jardueraren prozedurak hautatzean espiritu ekintzailea, ekimen pertsonala era erantzukizuna izateko.

Bere lanbide-jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzeko eta eginbideak betetzeko, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.

Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak egiteko beharrezko ezaupideak hartzen dituzte barnean.

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:

Erdi-mailako heziketa-ziklo bat. Titulu honek lehentasuna izango du honako lanbide-arlo hauetako erdi-mailako
titulu guztietarako onartua izateko: Elektrizitatea eta Elektronika; Informatika eta Komunikazioak; Fabrikazio
Mekanikoa; Instalatze eta Mantentze Lanak; Energia eta Ura; Erauzpen Industriak; Itsasoa eta Arrantza; Kimika;
Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak; Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa; Eraikuntza eta Obra Zibila.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

 

LAN IRTENBIDE hauek izan ditzakezu

Profesional honek besteren kontura egiten du lan elementu metalikoak soldadurako eta galdaragintza arineko
prozeduren bitartez fabrikatu eta muntatzen dituzten eta tresneria elektrikoak eta elektronikoak muntatu eta
mantentzen dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan, goi-mailako tituludun batek gainbegiratuta beti. Behe-
tentsioko erregelamendu elektroteknikoak arautzen du jarduera.

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
• Telebista eta sateliteen seinaleak hartzeko antenen muntatzailearen laguntzailea.
• Tresneria elektrikoa eta elektronikoa mihiztatzeko langilea.
• Zirkuitu inprimatuetako osagaien muntatzailea.
• Tresneria elektriko eta elektronikoen mantentze-lanetako laguntzailea.
• Plaka eta tresneria elektriko eta elektronikoen probatzailea eta doitzailea.
• Industria metalurgikoetako, produktu metalikoen fabrikazioko eta manufaktura-industrietako peoiak eta
laguntzaileak.
• Karbono-altzairuzko materialen errutiloz estalitako elektrodo bidezko arku elektrikozko soldatzailearen
laguntzailea.
• Egitura metaliko astun eta arinen eta hodien soldatzailearen laguntzailea.
• Eskuzko oxiebakitzailearen laguntzailea.
• Metalen plasma bidezko eskuzko ebakitzailearen laguntzailea.
• Prozesu automatizatuetako laguntzaileak.
• Metal-arotzaren laguntzailea.
• Egitura metalikoen muntatzailearen laguntzailea.

Irailetik ekainera astelehenetik ostiraletra 08:00tik 14:30ra

INFORMAZIOA

Familia: –

Ikasturte kopurua: Ohiko ordutegia goizez, 2 ikasturte.

Metodologia: -.

Orduak: 2000 ordu .

Eredua: –

 

Informazioa eskatu

top
ARETXABALETA LANBIDE ESKOLA  © 2021
X
Skip to toolbar